Iruña Okako Elkarte Sozialista lauroeiko hamarkadako lehenengo urteetan eratu zen.
Elkarteak ondo baino hobeto ezagutzen ditu Udala osatzen duten bost herriak, Langraiz Oka, Mandaita, Olabarri, Trasponte eta Biloda, bost herrietako alderdikideak izateak, egunerokoan parte hartzea eta inguruarekiko lotura ezinobea mantentzea ahalbidetzen digu eta.
Ibilbide luze honetan zehar, Elkarteak ordezkari hautatuak izan ditu beti Udalean. 1986-1995 bitarteko epean alkatetzan egon ginen, berrikuntza garrantzitsuak bultzatuz zerbitzuen gaurkoratzean, kaleen galtzadatzean eta azpiegitura berrien eraikuntzan. Horiek izan ziren gaur ezagutzen dugun Udalerri berriztatuaren oinarriak. 2004garrenetik Alderdi Sozialista dago alkatetzan.
Elkartearen egitura exekutiboan alderdikideen gazteria eta esperientzia bateratzen dira. Presidentea, Evaristo Gordo, Alkatea izan zen bi agintaldietan. Idazkari Nagusia, Javier Martínez, gaur eguneko Alkatea dugu. Antolakuntza Idazkaria Gabriel Sánchez, eta Idazkaritza Politikoan Miguel Ángel Camino. Badira beste bi batzordekide: Alfonso Troya, Udaleko zinegotzi ohia, eta Miguel Ángel Montes, zinegotzia egun.
Baina dudarik gabe, kide guztien ekarpena, balioa eta errespetua dira Elkarte honen indarra, Udaleko erreferentzi politiko izatea ahalbidetzen duena.
Iruña Okako Alderdi Sozialisten kide eta aldekoak astelehenero biltzen gara Udalerriaren egoera politikoa aztertzeko, baita gure adiskideek Udalean hartu behar dituzten erabakietan parte hartzeko.
Bilera hauek hiritar guztientzako irekiak dira. Bertan egiten diren ekarpen eta iradokizunak lanaren oinarri dira..
Gurekin parte hartzera gonbidatuak zaudete Iruña Okako auzokide guztiak, astelehenero arratsaldeko 19:00etan, Langraitzeko Tras el Río kaleko Herri-Etxean.