ELKARTEAK / Antonio Amat (Vitoria-Gasteiz) / Aurkezpena
ANTONIO AMAT VITORIA-GASTEIZKO BARRUTI ELKARTEA
imprimir

 


Antonio Amat Barruti Elkartea Alderdiak Vitoria-Gasteizen dituen bietako bat da. Sozialista gasteiztar  historikoa dugu Antonio Amat, askatasunen aldeko gudari handia,  diktadura frankistaren aldian,  PSOEren berregituraketan nagusi. Haren omenez daramagu bere izena.


 


Barrutiko Elkartea  oinarrizko militantzia unitatea da PSE-EEn.


Elkartearen ekintzak alderdikideei zuzenduta daude: asambladak, hitzaldiak, eztabaidak... alderdikideekin harremana mantentzeko eta gure ideiak gizarteari eskeintzeko beharrezkoak diren ekintzak.


Gure asmoa gizartea eraberritzea da, sozialismoa, aurrerakuntza eta bakearen aldeko borrokatik berdintasunezko gizarte  justu eta aske baten bila.


 


Asamblada eta Batzorde Lokala dira Elkartea  egituratzen dutenak.


 


-  Asamblada Barruti Elkartearen organo subiranoa da eta alderdikide guztiek osatzen dute.


 


-  Elkartearen Batzorde Lokala Elkartearen organo betearazlea da eta  Asambladak hautatzen du.


 


Batzorde Lokala osatzen duten kideak erakundeetan aritzen diren politikariak dira , Udalean, Arabako Biltzar Nagusietan, Eusko Jaurlaritzan zein beste erakundeetan , eta  baita ere enpresa pribatuan, auzo mugimenduetan edota sindikatuetan aritzen direnak .


Antonio Amat Barruti Elkartetik Ongietorria ematen dizugu eta gure proiektura gehitzera  gonbidatzen zaitugu.


 


 




Txarli Prietoren bloga

Agenda

mes anterior
Maiatza 2012
mes siguiente
AAAOOLI
 010203040506
07080910111213
1415161718
19
20
21222324252627
28293031 
Síguenos en FACEBOOK y TWITTER Abre ventana nueva con el sitio de Facebook Abre una ventana nueva al sitio de Twitter

Blog Txarli Prieto

Argazkitegia
Blog Juventudes Socialistas de Álava
Vitoria Gasteiz
Afiliatu zaitez
PSOE-EE ÁLAVA | C/ Arca 11, 1º izq. 01005 Vitoria-Gasteiz Tfno: 945 231078